Formulario etikoa

SALAKETA EGITEKO GALDETEGIA

Zerbitzu honek ikastolako batzorde etikora modu anonimo eta seguruan salaketa bat komunikatzeko aukera ematen dizu; jazarpeneko, indarkeriako, diskriminazioko edo arauak ez betetzeko edozein egoeraren berri emateko.

Zure salaketa ahalik eta azkarren erantzungo da, eta neurri egokiak hartuko dira zure ongizatea eta hezkuntza-komunitate osoarena bermatzeko.

Salaketa-prozesua hasteko, mesedez, bete formulario hau eskatutako datuekin.

Jakin, zerbait gehiago erantsi nahiko bazenu postontzi_etikoa@herriametsa.eus helbide elektronikoa ere zure zerbitzura duzula.


 

* Beharrezkoa

 

    1. Salaketa bat jarri nahi duzu? *

    2. Salaketa anonimoa egin nahi duzu? *

    3.** Identifikatu nahi izanez gero, idatzi zure izen-deiturak eta kontaktua (telefonoa edo posta elektronikoa):

    4. Honako hau salatu nahi dut:

    Jazarpena eta tratu apalesgarria (Zigor Kodearen artikulua 173)

    Beste pertsona bati tratu apalesgarria ematea, eta, ondorioz, haren integritate moralari kalte larria eragitea; edozein lan- edo funtzio-harremanen esparruan, eta nagusitasun-harremanaz baliatuz, etsaitasun-egintzak edo egintza umiliagarriak behin eta berriz egitea beste pertsona baten aurka, tratu apalesgarria izatera iritsi gabe, eta, ondorioz, biktimaren aurkako jazarpen larria egitea.

    Sexu-jazarpena (Zigor Kodearen artikulua 184)

    Mesede sexualak eskatzea lan- edo irakaskuntza-harreman batean, zerbitzuak ematean edo antzeko harremanetan —izan harremanok jarraituak edo ohikoak—, eta jokabide horrekin larderia-, etsaitasun- edo umiliazio-egoera objektibo eta larri bat eragitea.

    Adingabeen prostituzio eta usteltzeari buruzko delituak (Art.187tik 190ra)

    Adingabeak delitu-kasuetan jasotako ekintzak egitera induzitzea.

    Intimitatearen aurkako delituak eta bortxatze informatikoa (Art. 197, 197 bis eta 197 ter)

    Informazioa bidegabe eskuratzea, eta, horren ondorioz, besteren sekretuak ezagutzea edo haren intimitatea urratzea, haren baimenik gabe. Langileak bidegabeki sartzea bezeroen, hornitzaileen, langileen eta abarren informaziora; paperak, gutunak, posta elektronikoko mezuak edo dokumentu edo gauza pertsonalak eskuratzea; soinua edo irudiak baimenik gabe grabatzea, eta abar. Sistemetara bidegabeki sartzea edo beste bati sarbidea erraztea. Bezeroen, hornitzaileen, langileen, bazkideen eta laguntzaileen datu pertsonalak edo familiarrak eskuratzea, erabiltzea, aldatzea, zabaltzea edo lagatzea, hirugarrenaren kaltetan.

    Maula (Art.l 248tik 251 bis-ra)

    Hirugarrenen kalterako kontratu simulatu bat egitea: Hirugarrenekin edo Administrazio Publikoarekin edozein motatako kontratuak, hitzarmenak edo eskaintza publikoak izenpetzea eta/edo izenpetu daitezen ahalbidetzea, jakinik ezinezkoa dela bere gain hartutako betebeharrak betetzea, eta, ondoren, kooperatibaren edo hirugarren baten onurarako edo probetxurako baliatzea. Edozein datu edo dokumentazio faltsutzea, eta, hala, kontratu edo hitzarmen bat sinatzea, kooperatibaren edo hirugarren baten onurarako edo probetxurako. Zerbitzu bat emateko edo jarduera bat gauzatzeko baldintzei buruz engainatzea edo gezurra esatea.

    Exekuzioa ezerezean geratzea eta kaudimengabezia zigorgarriak (Art. 257tik 261 bis-ra)

    Ondasunak ostentzea edo ondareak xedatzea, ordaintzeko obligaziorik ez izateko, hartz ekodunen kaltetan. Ondasunak ostentzea, hartzekodunen konkurtsoa eragiten duten kaudimengabezia-egoerak simulatzeko. Kaudimengabezia zigorgarria konkurtso-prozesuan, hala nola konkurtso-masa murrizten duten ekintzak, justifikaziorik gabeko eta neurriz kanpoko xedapena, kredituen simulazioa, kontabilitate-irregulartasunak, espekulazio-eragiketak, eta abar.

    Kalte informatikoak (Art. 264, 264 bis eta 264 ter)

    Langile batek eraso informatikoa egitea: hirugarren baten kalterako hackinga, sistema bat baliogabetuz, hirugarren edo lehiakide baten datuak ezabatuz edo datuoi kalte eginez. Programa informatikoak, besteren dokumentu elektronikoak, edo sozietatearen edo hirugarren baten sistema informatikoak aldatzea, suntsitzea, manipulatzea, ezabatzea edo blokeatzea.

    Jabetza intelektualaren aurkako delituak (Art. 270 eta 271)

    Lizentziarik gabeko software-programak instalatzea. Lan zientifikoak, irudiak, markak eta abar erreproduzitzea, kopiatzea edo banatzea, eskubideen titularren baimenik izan gabe. Legez edo kontratuz konfidentzialtasuna zaintzeko betebeharra izanik, enpresa-sekretu bat zabaltzea, ezagutaraztea edo lagatzea, edo enpresaren sekretu bat aurkitzeko datuak, euskarriak edo dokumentuak eskuratzea, jakinaraztea edo lagatzea.

    Merkatuari eta kontsumitzaileei buruzkoak (Art. 278tik 280era)

    Legez edo kontratuz konfidentzialtasuna zaintzeko betebeharra izanik, enpresa-sekretu bat zabaltzea, ezagutaraztea edo lagatzea, edo enpresaren sekretu bat aurkitzeko datuak, euskarriak edo dokumentuak eskuratzea, jakinaraztea edo lagatzea.

    Merkatuari eta kontsumitzaileei buruzkoak (Art. 282)

    Alegazio faltsuak egiten dituzten edo ezaugarri zalantzagarriak adierazten dituzten zerbitzuak eskaintzea edo iragartzea.

    Merkatuari eta kontsumitzaileei buruzkoak (Art. 284)

    Prezioak aldatzea, produktuen edo zerbitzuen lehia askeari kalte egiteko.

    Partikularren arteko ustelkeria (Art. 286 bis, ter eta quarter)

    Bezero batzuei justifikatu gabeko onurak edo abantailak ematea edo haiengandik jasotzea, beste batzuen kalterako.

    Kapitalak zuritzea (Art. 301)

    Bezeroei edo hornitzaileei eskudirutan kobratzea/ordaintzea. Paradisu fiskaletatik kobratzea/ordaintzea. Bezeroei edo hornitzaileei eskudirutan kobratzea/ordaintzea. Paradisu fiskaletatik kobratzea/ordaintzea.

    Alderdi politikoak legez kanpo finantzatzea (Art. 304 bis)

    Alderdi politikoei legez kanpoko dohaintzak egitea.

    Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurka (Art. 305, 307, 308 eta 310)

    Ogasun Publikoari (estatukoa, autonomikoa, Foru Aldundikoa edo tokikoa), Europar Batasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketa jakin batzuk saihestea. Administrazio Publikoaren desgrabazioak, dirulaguntzak edo laguntzak bidegabe eskuratzea. Kontabilitatea faltsutzea, dirulaguntzak lortzeko. Kontabilitatea faltsutzea: fikziozko kontabilitate-idatzoharrak egitea.

    Atzerritarren eskubideen aurkako delituak (Art. 318 bis)

    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala ez den pertsona bati Espainiako lurraldean sartzen edo bertatik ibiltzen laguntzea, atzerritarren sarrerari edo igarotzeari buruzko legeria urratzen duen moduan.

    Baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkakoak (Art.325tik 331ra)

    Hondakinen kudeaketa desegokia.

    Herri-osasunaren aurkako delituak (Art. 359tik 362ra)

    Elikagaiak, edariak edo farmazia-produktuak banatzea edo hornitzea, haiei dagozkien lege eta erregelamenduetan aurreikusitako formalitateak bete gabe. Merkatuan produktu farmazeutikoak eskaintzea, iraungitzeari edo konposizioari buruzko lege edo erregelamenduetan ezarritako baldintzak bete gabe edo baldintza horiek aldatuta. Kontsumo publikorako eta osasunerako kaltegarriak diren edariak edo janariak edo farmazia-produktuak fabrikatzea edo saltzea. Baimenduta ez dauden eta osasunerako kaltegarriak diren produktuak egitea. Elikagaien merkataritzarako elikagaiak, substantziak edo edariak pertsonen osasunari kalte egin diezaioketen gehigarriekin edo baimendu gabeko bestelako eragileekin aizuntzea.

    Funtzionario-eroskeria (Art. 419tik 427 bis-ra)

    Funtzionario publikoak erostea, haien karguari loturiko eginbeharren aurkako egintza bat edo haien karguari loturiko egintza bat egin dezaten, berez egin beharrekoa ez egiteko edo atzeratzeko.

    Influentzia-trafikoa (Art.428tik 430ra)

    Funtzionario publikoarengan eragina izatea, familia-harremanaren edo harreman hierarkikoaren ondorioz.

    Bidegabeko eralgitzea (Art. 432tik 435ra)

    Agintari batek edo funtzionario publiko bateko ondarea edo funts publikoak legez kontra erabiltzea.

    Konstituzioak bermatzen dituen oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak egikaritzean egindako delituak (Art. 510)

    Pertsonak hautatzeko eta kudeatzeko politikan nolabaiteko bereizkeria eragitea arrazakeria nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz elkarte horietako kideen ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, gaixotasun edo desgaitasunagatik, edo haren duintasunari eragitea.

    Langileen eskubideen aurkako delituak (Art. 311tik 318ra)

    Laneko arriskuen prebentziorako baldintzak ez betetzeagatiko istripu-arriskua.

    Prezioak aldatzea lehiaketa eta enkante publikoetan (Art. 262)

    Opariak edo promesak eskatzea, lehiaketa edo enkante publiko batean parte ez hartzeko. Eskaintzaileak lehiaketa edo enkantetik urruntzen saiatzea mehatxu, opari, promes edo beste edozein trikimailuren bidez. Errematearen prezioa aldatzeko, elkarren artean ados jartzea. Adjudikazioa lortu ondoren, iruzur eginez enkantea urratzea edo uztea.

    Ikuskapen-jarduketei uko egitea (Art. 294)

    Eratuta edo eratzeko bidean dauden sozietateetatik edozeinen egitezko edo zuzenbideko administratzaile gisa, pertsona, organo edo erakunde ikuskatzaile edo gainbegiraleen jarduna ukatzea edo eragoztea, sozietate hori administrazioak ikuskatu beharrekoa denean edo administrazioak ikuskatu beharreko merkatuetan aritzen denean.


    Bestelakoa

    5. Salatutako gertakariaren deskribapena *:

    Pin It on Pinterest

    Share This