Hezkuntza
Lehen
Sei urteko ibilbide honetan ikasleak aldaketa ugari biziko ditu, gelakideekin harreman osasuntsuak eraikiz eta irakaslea bidelagun, bizitzarako beharrezkoak izango dituen oinarriak finkatzen joango da. Eginez ikasten dela sinesten dugunez, ikaskuntza aktiboan oinarritzen da gure egunerokoa.
GAUTENA
GAUTENako gela egonkorra
Gela egonkorra Autismoaren nahasmena duten ikasleen bizi kalitatea eta inklusioa hobetzeko espazioa da, egonkortasuna eta beharrezko dituzten baliabideak eskaintzen baitzaizkie. Ohiko ikasketa planera egokitzea ez da erraza gure ikasleentzat, beraz, haiei egokitutako helburu eta proiektu pertsonalizatuak sortzen ditugu. Gautenak kudeatzen duen arren, gure gela ikastolaren parte da eta horri esker ikasle bakoitzak hainbat ekintza elkarbanatzen ditu bere adinekoekin.
Jarraipen indibidualizatua
Gure gelan 6-12 urte bitarteko ikasleak daude eta bakoitzaren behar eta gaitasunetara egokitzen ditugu proiektu eta helburuak, familiarekin elkarlanean. Jarraipen sakon eta zehatza egiten zaio ikasleari, helburu bakoitza ongi aztertuz. Ikasleak ahalik eta autonomoen izatea nahi dugu eta bizitzako egoera errealei erantzuteko gaitasuna izatea.
Inklusioa
Ikasleak bizitzarako prestatzea dugu helburu eta horretarako beharrezkoa da ikastolak eskaintzen dizkigun aukerak. Denon arteko elkarbizitzan lanean aritzea garrantzitsua denez, gure ikasleak ez du gela arrunteko erreferentzia galtzen eta haren adineko ikasleekin helburu batzuk partekatzen ditu, baita ikastolako espazio komunak edo irteerak ere. Ikasle bakoitzak adinaren arabera bere erreferentziazko gela du eta bere etapa eskolarrean mantentzen saiatzen gara, gelakideekin konfiantzazko giro bat sor dadin.
Egonkortasuna
Gure jardunean egonkortasuna bereziki garrantzitsua denez eta gure ikasleentzat erreferenteak oso garrantzitsuak direnez, taldea osatzen dugun profesionalak mantentzen saiatzen gara; irakasle bat, hezitzaile bat eta bi zaintzaile. Horrez gain, gelaren antolaketan oso garrantzitsua da estimulurik gabeko espazioak sortzea, baita ongi egituratuta egotea ere Txokoak ongi bereiztea espazio bakoitzaren funtzioa argi izateko. Modu horretara, ikasleak egonkortasuna eta segurtasuna sentituko du.
Tutore, irakasle eta espezialistak
Jone Arregi
Ainhoa Duque
Irenka Mendive
Maria Perez
Ainhoa Duque
Irenka Mendive
Maria Perez
Ordutegia
9:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30