Eginkizuna
- Ikastolen mugimenduak sortutako erakunde soziala da Herri Ametsa Ikastola.
- EUSKAL haur eta gazteen hezkuntza-lanetan, euskararen eta euskal kulturaren garapen-eginkizunetan, kalitatezko euskal eskola sustatu nahi da.
- Ikerketa, berrikuntza eta esperimentazio-prozesuak dira bere jarduera nagusiak, eta baita hezkuntza-arloari zein euskal kulturari, oro har, atxiki dakiokeen edonolako ikasmaterialgintzan jardunez.
Eginkizuna (PDF)
Ikuspegia
- Hezkuntza-kalitatearen hobekuntzarekin uztartutako Ikastola.
- Ikerketa, berrikuntza eta esperimentazio-ekimenen bultzagile kualifikatua.
- Prestakuntza-arloan ospeko Ikastola.
- Elkarlanerako interesa eta estimulazioa sortarazten dituen Ikastola.
- Kudeaketa eraginkorra burutzen duen Ikastola.
- Proiektuarekin bat datozen profesionalak dituen erakundea.
- Ikastola eskuhartzailea, irekia, malgua, lankidetzarako eta komunikaziorako gaitasuna duena.
Ikuspegia (PDF)
Balioak
- Beharrak eta gogoak kontuan hartuz, eta kalitatearen etengabeko hobekuntzarako estrategiak aplikatuz.
- Esperimentazio proiektuak eta etengabeko prestakuntza eta berrikuntza prozesuak sustatzeko, dinamizatzeko eta koordinatzeko prest.
- Beste elkarte edo erakundeekin lan egiteko joera, eta elkartearen baitako kudeaketan partaidetza bermatzea, dauden sentikortasun anitzei zor zaien errespetuz eta begirunearekin.
- Baliabideen erabilpenean, eta baita talde-lanean ere, komunikaziorako gaitasunean oinarrituta.
Elkarbizitza proiektua (PDF)
Erakunde balioak (PDF)