Gabonetan... Denok arin-arin eta fandango ikastera!! Oraindik ez baldin badakizue, aukera paregabea izango duzue abenduaren 26, 27 eta 28an, Altzako Tomasene Kultur Etxean 11:00etatik 12:00etara.
Izen-ematea doakoa eta irekia da, hau da, ikastolako komunitatetik kanpoko jendea ere ongi etorria izango da. Hori bai, beharrezkoa izango da zuen parte hartzearen berri aldez aurretik jakitea, plaza mugatuak baitira. Horretarako, hiru aukera dituzue: Tomasene Kultur Etxera telefonoz deitu (943 35 11 49), gure ikastolara deitu (943 39 35 20) edo inprimaki hau bete:
https://forms.gle/pAu2FHHDoDSD7Tn8A
Gozatu gure kulturaz, gozatu gure dantzaz! Ea laister plazan topo egiten dugun!
.jpg)