COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Herri Ametsa ikastolako lau ikaslek saria edo aipamena jaso dute 2022ko Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan. Sarituak: Jurgi Portigo, LH6 (bertsoa) eta Hiart Crespo, LH5 (komikia) -saritutako lanak ikusteko klikatu hemen-. Aipatuak: Nahia Barrutia, LH6 (komikia) eta Erik Bravo, LH6 (komikia). Lau ikasleekin hitz egin dugu. 

 

 

Harrituta eta pozik daude Jurgi, Hiart, Nahia eta Erik, gelakideek aurreikusi omen zuten arren, ez baitzuten espero sari edo aipamenen bat izango zutenik. 

 

 

Jurgi Postigo izan da bertsoaren kategorian saritutako bakarra, gainontzekoek komikia aukeratu baitute. Espazioa izeneko lana Jurgiren bi zaletasunen arteko batura da: bertsolaritza eta espazioa. 

Kontatu digu trebea dela bertsolaritza saioetan eta difrutatu egiten duela bertsoak sortzen: errimak bilatzen, neurri zehatz bati egokitzen… 

Espazioaren gaia ere asko gustatzen zaio Jurgiri eta mundu ezezagun bezain txundigarri hori deskribatu du saritutako lanean. 

Saritutako bigarren lana ere, Hiart Cresporena, espazioan kokatzen da. Euri kosmikoa izeneko komikiak munstro baten bidaia kontatzen du, non euri “arraro” bat eta galaxia berri bat deskubrituko dituen. 

 

Nahia Barrutia pintura klaseetara joaten da eta lehiaketa bat dagoen aldiro aurkezten da, Koldo Mitxelena lehiaketara ezin hutsik egin beraz. Aitortu digu paisaiak eta erretratuak gustatzen zaizkiola gehien. 

Ametsak izeneko komikia izan da aipamena lortu duen lana eta bertan, lagun batek kontatu zion amets bat irudikatu du Nahiak: “Neska baten ametsak kontatu ditut, Covid19ak eragindako pandemia egoeragatik bete gabe geratu zirenak”. 

 

Erik Bravok, bere aldetik, gertaera erreal bat kontatu du Helaren istorioa izeneko komikian. Etxeko katua da Hela, Cordobako aterpe batetik ekarri zuten eta kotxez egindako bidaia luzearen ondoren, ingurura egokitu bitartean bizitako abenturak jaso ditu komikian Erikek; bizilagunei egiten zizkien bisitak, adibidez.  

 

Aurten ere, 14-18 urteko kategorietako irabazleek lantegi batean parte hartzeko aukera izango dute. Kategoria honetako bost irabazlek Arantzan antolatuko den lantegian parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin batera.

 
 
 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak