COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Emakume bertsolarien hilabetean bertsoaren mundua oso gertutik bizi duen ikasle ohi bat gonbidatu dugu ikastolara: Eider Perez Martinez. DET taldeko kideek elkarrizketatu dute eta DBHko lau mailetako ikasle boluntarioak bildu dira ikusleen artean. 

 

ETB1eko Hitzetik Hortzera saioko aurkezlea izateaz gain, beste hamaika saltsatan dabil sartuta Eider, denak ala denak sormenari lotutakoak. Sortzera animatu ditu, hain zuzen, ikasleak; haien zaletasunei tiraka eta gogoari jarraituta, bide berriak sortzen baitira nahi gabe, baita harreman sareak ere. Mundu berri bat deskubritzeko aukera bikaina izan daiteke Aste Santuko oporren lehen astean emango duen bi egunetako sormen tailerra. Apirilaren 11 eta 12an izango da eta 8-11 urte bitarteko haurrei (10:00-12:00) eta 12 urtetik gorako gazteei (12:00-14:00) dago zuzenduta. Pasaiako liburutegi batean izango da, baina oraindik ez dute zehaztu non. Parte-hartzaileak hitzarekin jolastuz trebatuko dira somenean. Hauxe duzue izen-emateko esteka. 

 

 

Horrez gain, euskara eta feminismoa ere presente egon dira elkarrizketan. Eiderrek argi utzi nahi izan du eremu erdaldunean bizi izanagatik, euskarak ez duela zertan bazterrean egon. Alegia, gaztelania eta euskara ez direla bateraezinak. Elkarbizitza osasungarria izateko, ordea, euskarari ere bere espazioa eman behar zaio eta gauza bera gertatzen da emakumeekin. Ez da kasualitatea Eider ikasle zen garaian DET taldeko gehiengo handi bat emakumezkoa izatea, gaur egun gertatzen den bezalaxe. Errealitate horren aurrean hausnartzera gonbidatu ditu ikasleak.

 
 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak