COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Udaberria hastearekin batera, Loratu Herria proiektuari ekin diogu ikastolan. Agenda 30 mugimenduaren bultzadaz jaiotako egitasmoa da. 

Loratu Herriaren helburu nagusiak denen artean intsektuak erakarriko dituen zelaiak eskola inguruan sortzea eta polinizatzaileen eta loreen babesgune izango diren eremuen sare bat sortzea dira. Horretarako, ezer baino lehen, ikastolan dauzkagun berdeguneak aztertu eta neurtu ditugu. Gero, mapa batean irudikatu eta ikastolako horma batean jarri dugu ikusgai. 

 

Gainera, ikastolan bi babesgune sortu berri ditugu. Batetik, berdegune bat hesitu dugu, intsektuen eta landareen babesgunea izango dena, eta bestetik, tximeleten santutegia sortu dugu. 

 

Datozen hilabeteetan eremu horien bilakaera aztertu eta ikerketa jarduera ezberdinak egingo dira bertan, etorkizunean gure ikastolako zein herriko berdeguneak hobetze aldera erabilgarriak izango diren emaitzak lortuz.

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak