Ordu gutxitan amaitu dira Herri Ametsa Talaia mendi krosserako dortsalak eta itxaron zerrenda zabaldu dute. Dena den, gogoratu mendi martxan edo kros txikian parte hartzeko aukera ere badagoela oraindik. Izen-emate guztiak www.herrikrosa.eus webgunearen bitartez egin beharko dira.
Antolatzaileak oso eskertuta daude eta honakoa adierazi dute krossaren Facebook orrialdean: “Onenak ez diren garai hauetan zuen gertutasuna eta babesa sentitzeak indarra ematen digu”.
Urtarrilaren 30ean izango da egun handia eta agintarien zein osasun.zerbitzuen jarraibideei kasu eginez eta Osasun Sailak ezarritako protokoloak jarraituz ospatuko ditugu Herri Ametsa Talaia mendi krosa, martxa eta kros txikia Ulia mendian zehar.