Herri Ametsa ikastolak, EITB Maratoiarekin bat eginez, Zetak taldearen Zeinen ederra izango den kantaren bertsioa egin du. Ikastolako ikasle eta irakasle guztiek hartu dute parte, Haur eskolatik hasi eta DBH 4. mailaraino.
Euskararen eguna baliatu genuen ‘gure bertsiorik onena’ grabatzeko eta sekulakoa izan zen. Kantuan, ederki berotu genuen eztarria, azkenengoa bailitzan edota denetan lehenengoa!
Oroitzapenei keinu eginez, Alzheimer gaitzaren ikerketa babestera bideratuko da 2021eko EITB Maratoia elkartasun-kanpainan jasotako dirua. Kontzientzia piztea ere bada egitasmoaren helburua eta guri Alzheimerraren gaia ikasgelan lantzeko bide eman digu.