COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Iragarri bezala, 2022an Herri Ametsa ikastolako haur zein helduen danborradak ospatu ahal izango ditugu. Helduen taldea ateratzeko ordea, jendea behar dugu eta 40 lagun biltzeko erronka jarri dugu martxan: baietz 40!

Helduen danborradan parte hartzen duten Ioar Zendoyak, Mari Carmen Perezek, Oihana Latasak eta Roi Vegak kontatu digute oso giro polita sortzen dela eta primeran pasatzen dutela danborra joaz. Guraso direnentzat ere erraztasunak ematen ditu Herri Ametsako Helduen danborradak; bai entseguen aldetik eta baita eguna han eta hemen ospatzeko aukera eskaintzen duelako ere.  

Parte hartze kuoten informazioa eta izen emateko pausuak galdetegi honetan topatuko dituzu.  

16 urte baino gehiago dituen pertsona orok har dezake parte. Edozein zalantza baduzu, idatzi Gotzone danborradako arduradunari: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak