Maiatzaren 27a, European Society for Emergency Medicine (EUSEM)-k bultzatuta, Larrialdietako Medikuntzaren Eguna da eta SEMES EUSKADI elkartetik larrialdietako espezialitatea aldarrikatzeko baliatu dute eguna Zure segurtasuna, gure espezialitatea lelopean. Izan ere, Europa mailan, Iberiar Penintsulako herrialdeak dira larrialdi eta emergientziako espezialitatea ez duten bakarrak.
Testuinguru horretan, HHko ikasleek lehen sorospenen inguruko oinarrizko ikasketak jaso dituzte DYAko langile eta guraso den Roi Vega eta Cristinaren eskutik.
112 telefonoa memorian ondo gorde eta bihotz-masajea nola egin ikasteaz gain, honako bideoa ere ikusi dute saioan.