Apirilean zehar gorrotoari heldu diogu Emozioen Erronkan eta, nahiz eta ez den erraza horren inguruan hausnartu eta kudeaketa positibo bat egitea, doinua jartzera ere animatu gara.
LH6ko ikasleek bertsolaritza saioetan zuek bidalitako argazkiak abiapuntutzat hartu eta honako bertso ederrak sortu dituzte:
|
|
|
Musukoa kalean oso aspergarria ezin arnasik hartu itotzen naiz ia. Ta jartzen ez badugu dator polizia egoera benetan da harrigarria
Sentimendu politak ditugu inguruan baina ere badugu gorroto barruan. Ta zer da gorrotoa? ez dakit nola esan sentimenduen artean txarrena munduan. |
Lagundu laguntxoak gaizki daudenean, ez sentitu gaizki ba zu hasarretzean. Ez guri egin mina gure bihotzean, guri ez gorrotatu gaizki zaudenean.
Hitz egin (e)ta hausnartzea ez al da berdina segimentu hori beti egon da egina. Gorrotoa izatea ez da oso arina gorrotoa ez baita oso atsegina. |