COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Herri Ametsa Ikastolak martxan jarri duen ekimena da Euskal Dantza Plazara! Euskara eta euskal kultura ditu ardatz eta apiriletik aurrera kurrikulumean txertatua egongo da. Hots, HH, LH eta DBHko ikasle guztiek hartuko dute parte i(ra)kasorduetan. Ez hori bakarrik, familiei eta interesa duen orori ere zuzenduta dago. 

Horretarako, txalentx bat jarri dugu martxan: ikasleek ikastolan ikasitako dantzak etxekoei erakutsi beharko dizkiete. Ondoren, familiakoekin batera dantzak ikasitakoan, nahi duenak bideo bat grabatu eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliko du. Hartara, jasotako grabaketekin bideo eder bat sortu ahal izango dugu. 

Enekok lagunduko digu prozesu osoan zehar. Egin klik ondorengo bideoan Eneko bera eta txalentxaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.  

Bideo guztiak gure Youtubeko kanalean bilduko ditugu Euskal Dantza Plazara! izeneko zerrendan.

 
Cookien erabilera

“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak