Apirilarekin batera emozio berri baten hilabetea hasi dugu: GORROTOA. Hil honetan, bertso bidez landuko dugu sentimendu bortitz hau eta horretarako, zuen laguntza behar-beharrezkoa dugu. Oraingoan, gorrotoarekin lotzen duzuen objektu bat identifikatu eta haren argazki bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaltzeko eskatu nahi dizuegu. Hartara, gure LH-5. eta 6. mailako ikasleek hilabete honi itxiera bertsoa egiteko hizpidea izango dute.
Bestetik, orain arte bezala, gorrotoarekin lotutako zuen bizipenak elkarbanatu nahi izanez gero, erabili #herriametsagorrotoz traola sare sozialetan edota idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Hementxe uzten dizkizuegu LH 6. mailan emozio hau aurkezteko egindago lanketaren fruitua:
Zuk sentitu al duzu inoiz gorrotorik? |
|
|
Ez dut inoiz eduki gorroto askorik e(d)ukitzen dudanean ez daukat nik lorik. |
Ez daukat gai hon(e)taz hitz e(g)iteko gogorik baina bestela ez naiz aterako hemendik. |
Gorrotoaren aurka zer egin daiteke? |
|
|
Gorrotoaren aurka zer egin daiteke? Barkamena eskatu, esango nizuke. |
Gorrotoaren aurka zer egin daiteke? Ba ni bere ondoan egon naiteke! |
Zu gorroto zaituen inor ba al dago? |
|
|
Batzuetan badago begira arraro, baina ez zait inporta ni oso ondo nago. |
Molestatu ohi nauen pertsona bat dago gorroto dut nik eta berak ni gehiago. |