DBHko ikasleek jarraitzen dute basoaren berreskurapen lanetan. Aurreko batean kontatu genizuen nola erein zituzten loreontzietan basoan bildutako ezkurrak. Bada, orain, beste pausu bat eman dute: Ulian landatu dituzte ernatutako hainbat ezkur. Hugo, Onintza eta Oier arduratu dira, basozainen eta Miren irakaslearen laguntzaz, aitzurrak hartu eta gure inguruak biziberritzeko aletxoa jartzeaz.