COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Morez zipriztinduta eta batuta

Emakumeen Nazioarteko Eguna batuta eta hausnarketan pasa dugu Herri Ametsan. 

Ikastolako txikienek martxoak 8a kartel batean jaso eta eskuz esku osatu dute, kolore morea lagun. Horrez gain, ipuinak ere baliatuko dituzte emakumeen eskubideen alde egiteko. LHko ikasleek, berriz, beren bizitzako emakume esanguratsuenei errekonozimendua egingo diete, non amen papera nabarmendu den.

Hemen topatuko dituzu Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egindako jardueren argazki gehiago. 

 

Martxoko emozioa: nahigabea

Urteko hirugarren hilabetea udaberriak ekartzen digun ilusioarekin lotu ohi da gehienbat. Ezin dugu ahaztu, ordea, emozioak oso aldakorrak direla eta zenbaitetan bat edo beste nabarmentzen den arren, denek merezi dutela beren espazioa.

Aipatutakoa presente izanda, nahigabean jarriko dugu fokua martxoan zehar. Atsekabea ere dei dakioke eta ezbeharrak eragiten duen sentimendu mingarriari deritzo. Datozen egunetan elkarrizketatuko dugun Donna Apellaniz Nieto emozio terapeutak informazio zabalagoa emango digu. Iradokizun edo galderarik baduzue, idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, kontuan hartuko ditugu zuen ekarpenak.

 

Orain arte bezala, hilabete osoa duzue nahigabea sentitu duzuen uneren bat identifikatu eta nahi duzuen moduan irudikatzeko. Partekatu nahi izanez gero, erabili #herriametsanahigabez traola sare sozialetan edota idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.  

 

Basoak ernatzen

Basoak Ernatzen izeneko proiektua Ingurugelak, Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean sustatu dute, ikasleek bertako basoaren berreskurapen lanetan laguntzeko asmoz. Era berean, basoak ekosistema moduan duen garrantzia ezagutzen dute ikasleek.

Agenda 2030 egitasmoaren barruan, Garapen Iraunkorrerako 15. Helburua oinarri, lehorreko bizitzan eta zehazki basoan jarria dute fokua.

DBHko ikasleek landutako ariketa bat duzue honakoa: ezkurrak baso bihurtzea. Horretarako, hainbat pauso jarraitu behar dira: Batetik, ezkurrak bildu, ondoren, garbitu eta egokiak aukeratu. Hori egin ostean, ezkurrak sukaldeko paper hezean bildu eta goxo-goxo zaindu. Azkenik, behin ezkurrak ernatu direla, loreontzitan erein.

Zer da Eskolako Agenda 2030?

Seguruenik ezaguna egingo zaizue Agenda 30 egitasmoa, baina jakingo al zenukete nondik norakoak azaltzen? Hona hemen laguntzatxo bat:

Orain arte Eskolako Agenda 21 deitu dioguna, hots ingurumen hezkuntzako plana, Eskolako Agenda 2030 izango da ikasturte honetatik aurrera. Aurtengoa, ikasturte berezia izaten ari da zentzu guztietan eta kasu honetan ere bai: 2020-2021 ikasturtea trantsiziorako urtea izango da. Hala, plan batetik bestera egokitzeko aukera izango dugu.

2015ean onartu zuen Garapen Iraunkorrari buruzko 2030 Agenda Nazio Batuen Erakundeak, hortaz, nazioarte mailako egitasmoa da eta denoi eragiten digu, salbuespenik gabe.

Eskolako Agenda 2030 egitasmoak, zehazki, ikastetxe iraunkorrak lortzea du helburu eta haiek hiri iraunkorretan kokatzea. Herri Ametsa Ikastolan konpromisoa hartua dugu noski, eta horretarako, gure ikasleek ikastolako eta Donostiako egoera aztertzen dute urtero, diagnostikoa egin eta hobekuntzarako proposamenak planteatzen dituzte. 

Egun, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzen ditugu; aurten, zehazki, 15.a: lehorreko bizitza. Horretarako, basoa hartu da oinarri: ekosistema ezagutuko dugu, haren inguruko sentsibilizazioan sakondu eta, jasangarritasuna jomuga izanik, aurrerapausoak ematea izango da gure helburua. 

Udalerriaren egoeraren azterketa egin ondoren, hobekuntza proposamenak garatu eta udalera bideratzen ditugu urtero, Cristina Enean egiten diren ikasleen foroen bitartez. Azkenik, Udaletxean ospatzen den foroan, agintariei aurkezten dizkiegu eskolek hartutako konpromisoak eta ikasleek egindako eskaerak.

Informazio gehiagorako klikatu hemen

 

 

Ezohiko inauteriak jai giroan

Pandemia garaiko lehen inauteriak dira aurtengoak eta, azkenak izatea desio dugun arren, Herri Ametsa Ikastolan ez dugu ospakizunerako ilusiorik galdu. Azken finean, musukoak nahiko ondo batu dira askotariko mozorroen artean! Euria ere egin du, baina horrek ez du inauteri giroa oztopatu eta ikasleak gogotsu eta pozik aritu dira dantzan.

Koreografiak irakasleek eta ikasleek prestatu dituzte, elkarrekin, denen ekarpenak kontuan hartuta. Kantuei dagokienez, euskaraz eta letrarik gabekoak izan ohi dira eta guztien artean adostasuna lortuta aukeratzen dituzte gustukoenak.   

Tamalez, aurreko urteetan ez bezala, ekitaldia mailaka antolatu behar izan dute, eta etapen artean nahiz etapa barruko mailen artean irakasleek egindako koordinazio lanari esker, maila bakoitzak ordutegi zehatz bat izan du dantza egiteko. Familiek, beren aldetik, ezin izan dute ospakizuna bertatik bertara jarraitu.

Mozorroei erreparatuta, aurten nahi zutena aukeratzeko askatasuna izan dute LHko ikasleek eta ederki aprobetxatu dute aukera! Irakasleek nabarmendu dute asko landu dituztela eta oso originalak izan direla, gainera. Ikusi ditugu supereroiak -baita super andereñoak ere-, askotariko animaliak, film, telesail eta bideojokoetako pertsonaiak… denak ala denak bizipozak zipriztinduta.

Hemen duzue laburpen bideoa:

Bihotza bizitza ponpatzeko

Otsailaren 14ean Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Herri Ametsa ikastolan gure aletxoa jarri nahi dugu gaixotasuna ezagutarazteko. Hainbat euskal udalerri eta hiri ere batu dira Bihotzez elkartearen deialdira eta gorriz jantziko dituzte hainbat txoko. Donostian, pankarta bat jarriko dute Udaletxean. Zuek ere parte hartu nahi baduzue, apaindu balkoiak edo zabaldu mezua zuen inguruan. 

Bihotzez Elkarteak sortzetiko kardiopatia duten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko egiten du lan, diagnostikotik hasi eta beste hainbat etapetara babesa eta sostengua emateko. Bi bideo ikustea proposatzen dizuegu: bata Bihotzez elkartearena, Bizipoza Elkartearena bestea. 

Ea denon artean gaixotasunarekiko sentsibilitatea handitzea lortzen dugun! 

 

Haur minbiziarekin bat

Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, LHko ikasleek bizitzaren zuhaitzak sortu dituzte. Niños con cáncer eta Aspanogi elkarteek deitutako ekimena da eta eskuekin osatutako zuhaitzen bidez, minbizia duten haur eta nerabeei elkartasuna adierazi nahi izan diete.

Nahiz eta minbizia den 14 urte baino gutxiagoko haurren artean gaixotasunagatik ematen den lehen heriotza kausa, haur eta nerabe asko sendatu egiten dira eta ideia horretan jarri dute fokua aurten. Hala, zuhaitza kolore askotako haurren aztarnekin egindako hostoez osatu dute. 

Bizitzaren zuhaitza osatzen duten eskuetan gaixo daudenei zuzendutako mezu bat idatzi dio haur bakoitzak, adibidez: "Zaindu ondo guk emango dizugu indarra", "bizi Picachu bezain alai", "Txapeldun batzuk zarete, animo!", "Aupa pirata txikiak!" edo "Aupa Aspanogi!", besteak beste. 

Parte hartu nahi baduzu, sortu zure zuhaitza eta atera argazki bat. Ondoren, bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Sare sozialetara igotzeko, erabili #BizitzaEskuetan #EnNuestrasManos #throughourhands traolak.

Otsaileko emozioa: haserrea

Urteko bigarren hilabetearekin batera iritsi da Emozioen Erronkaren bigarrena. Otsaileko emozioa HASERREA izango da, Herri Ametsako 2021eko egutegiak zehazten duen gisara.

Hilabete osoa duzue haserre sentitu zareten uneak identifikatu eta irudikatzeko. Gogoratu edozein formatutan egin dezakezuela: argazki, marrazki, bideo, audio, idatzi… Gero, partekatu zuen Facebook edo Instagram kontuetan #herriametsahaserre traola erabilita edota idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

Herri Ametsa Ikastolan emozioen kudeaketa egokia izatea oso garrantzizkoa iruditzen zaigu eta horregatik egin nahi diegu tokia emozio guztiei, nahiz eta, hasiera batean, batzuk beste batzuk baino konplexuagoak diruditen.

Zuen bizipenak ezagutzeko irrikitan gaude!

 
 
 

Santa Ageda 2021

Santa Ageda bezpera ospatu dugu ikastolan,  lurra makilarekin joz, naturari esnatzen laguntzeko.  

Eskean ibiltzea ohitura denez, LH5eko ikasleek kopla berezi batzuk sortu dituzte bertsolaritzako klasean. Eskari xelebreak egin dizkiete LH4ko eta LH6ko lagunei, irakasleei eta zuzendariari.

Parte hartze zabala izan du Emozioen Erronkaren lehen hilabeteak

 
Urtarrilean zehar poza sentitutako uneak identifikatu eta argazki, bideo, marrazki, testu edo nahi bezala irudikatzeko erronka bota genion gure komunitateari. Argazkiak jaso ditugu gehienbat eta horiek begiratuta argi geratu zaigu garai ilunek ere badutela kolorerik. Elurretan, ikastolako esperimentuetan, hondartzan, etxean, San Sebastian Egunean… topatu dute poza parte hartu duten Herri Ametsako familiek.
 
“Goza dezagun gauza txikiek ematen diguten pozaz”, hala dio Herri Ametsa ikastolak kaleratutako 2021eko egutegiko lehen orriak, urtarrilari dagokionak alegia. Aurten, emozioei eskaini diegu urtea eta hilabete bakoitza emozio batekin lotu. Gauzak horrela, urtarrila pozaren hilabetea izan da eta emozio horri eskaini diogu Emozioen Erronkaren lehen olatua.

Ohikoa den bezala, erantzun zabala eman dio gure komunitateak, nola Facebook zein Instagram sare sozialetan hala Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean. Familia handia garela erakutsi duzue beste behin, bejondeizuela! Hori bai, gogorarazi nahiko genuke Emozioen Erronka edonorentzat dagoela zabalik eta asko gustatuko litzaigukeela Herri Ametsarekin zuzenean lotuta ez dauden beste pertsona batzuek ere parte hartzea. Sinetsita gaude batera indartsuago garela!

Ezin aipatu gabe utzi, erronka berri honek familien komunikazioan izan dezakeen onura. Heziketa emozionala lantzeko lehen pausua izan daiteke, sentitu duguna errepasatuz, hausnartuz eta adieraziz.

Hilero errepikatu asmo den ekimena da, beraz adi otsailean sentitzen duzuenari. Gogoratu, hil honetan gehienbat argazkiak jaso ditugun arren, edozein formatutan irudika dezakezuela hilabeteari dagokion emozioa.

Gure hezkuntza komunitatea ezagutu nahi?

Gure hezkuntza komunitatea ezagutu nahi? Hauxe duzu aukera!

Haur eskolatik DBHrako bidea non egin bilatzen ari bazara, hona hemen gure eskaintza: kalitatezko heziketa euskalduna, eraldatzailea, naturan eta kulturan oinarrituta.

Urtarrilaren 18tik aurrera izango duzu 2021/2022 ikasturteko matrikulazioa egiteko aukera.

Ezagut gaitzazu, pozik hartuko zaitugu! 

 

 

Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa eta Martxa

 
Koronabirusa dela eta, tamalez ezingo ditugu urtarrileko Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa eta Martxa aurrera eraman. Hori jakinarazteko ondoren duzuen bideoa egin dugu, ea zuen gustukoa den. Besterik gabe, datorren edizioan gogo handiagoarekin itzuliko gara.  Ongi izan!  
 
Debido al coronavirus hemos tenido que suspender el cross y la marcha de montaña Herri Ametsa Talaia de enero. Para dar a conocer esa noticia hemos realizado el siguiente vídeo, esperamos que sea de vuestro agrado. En la próxima edición volveremos con más ganas.
Eskerrik asko.
 
Bideoa ikusteko hemen sakatu.

LH eta DBH proiektua

LH eta DBHko ikasleak elkarrekin lanean, etorkizunean lanean aritzeko ezagutzen. Helburua, eguneroko lanean lagunduz, ahozko hizkuntza lantzea izango da. Zein ondo pasako dugun!

Haien aurkezpena ezagutu nahi duzue? Hemen sakatu!

LH1-DBH4 kidetzan.

Elkarrekin egoteko aukera topatu dugu, telematikoa bada ere. LH etapako txikienak eta ikastolako zaharrenak berriketan izan ditugu. 

Zumin buletina

IKASTOLAK HERRIARI ekitaldia, azaroaren 13an, Kursaalean

Kaixo

Gaurko ZUMINean esan bezala, hemen igortzen dizkizuegu IKASTOLAK HERRIARI ekitaldiaren bannerra eta beroni loturiko testua. Testuan bertan agertzen da sarrera eskuratzeko lotura. Bannerra eta zuzenean txartel-lehiatilareko lotura egin nahi baduzue, hauxe da helbidea: https://www.kursaal.eus/eu/agenda/ikastolak-herriari/ 

KONTUZ! Ordutegia aldatu egin da, martxan jarri diren neurri berriek eraginda bi ordu aurreratu behar izan dugu ekitaldia

IKASTOLAK HERRIARI ekitaldia, azaroaren 13an, Kursaalean

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko.

Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea. Horiexek dira azaroaren 13an, Donostiako Kursaal aretoan parte hartuko duten artistak. Musika, kantua eta dantza uztartuko dira ekitaldi honetan eta Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak. Arrastaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia.

Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien aurtengo edizioak bertan behera geratu ostean, berauen antolatzaileek, aldez edo moldez, ospakizun xume batzuk egin dituzte jaien urteari amaiera duin bat emateko. Halere, denen artean itxiera orokor bat eman nahi izan diote pandemiaren urte honi, eta horretarako antolatu dute ekitaldi nazional hau.

Beronen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eskerrak eman nahi zaizkie, baita urtero jaiotara etortzen diren herritar guztiei ere. Eta, aldi berean, plaza bat eskaini nahi izan zaio euskal kulturari, urte gogor honetan sektorea bortitz kolpatu baitu pandemiak. Urtero gure jaietan presente diren babesleak ere aintzat hartu ditugu, eta, nola ez, baita jaiak antolatzen ilusioa, lana, elkarlana eta auzolana eskaini duten ikastolen komunitatea ere.

Plaza murriztua da Kursaal ikastolen jaien dimentsioarekin alderatuta. Pandemiaren ondorioz, gainera, murritzagoa izango da, 400 ikuslerentzako lekua egongo baita bakarrik. Baina, era berean, ikastolen jaien babesle den EITBri esker, ekitaldi hau Euskal Herriko etxeetara iritsiko da, azaroaren 21ean emanaldia telebista bitartez emango duelako euskarazko kateak.

Sarrerak salgai

Ikastolak Herriari ekitaldirako sarrera bakoitzak 15 euroko salneurria dauka, eta Kursaal aretoaren webgunearen bitartez eros daitezke. Azken astean, gainera, Kursaaleko txartel-leihatiletan ere erosteko aukera izango da.

LH4 Bread rolls bideoa

LH4. mailan ogia nola egin ikasi dugu ingelesean, ondoren bakoitzak etxean egin ditu ogiak. Delicious!!!

Irudia ikusteko hemen sakatu 

LH3 Our Lemon cakes

 
LH3.mailan Lemon cake egiten ikasi dugu ingelesean, aurten etxean egin behar izan ditugu baina begira zeinen "delicious" :) 
 
Bideoa ikusteko hemen sakatu.
Uso de cookies

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información en nuestra política de privacidad.

Cookie-n politika

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Consola de depuración de Joomla!

Sesión

Información del perfil

Uso de la memoria

Consultas de la base de datos