Euskal Udalekuak 2019
Uda bete abentura, euskaraz, zure eskura!
Informazio gehiago jasotzeko hemen sakatu
Uda bete abentura, euskaraz, zure eskura!
Informazio gehiago jasotzeko hemen sakatu
LH4.mailan otsailaren 14ean ipuin kontakizuna izan dugu sortzetiko kardiopatien egun internazionala ospatzeko. Ane pirata eta Pirata hankapaloren eskutik jaiotzetik bihotzari laguntzeko "makinatxoa" behar duten umeen ipuinaz gozatzeko aukera izan dugu, aldi berean ume hauek hobeto ezagutu eta ulertzeko. BIHOTZEZ ELKARREKIN.
Kaixo,
Martxoaren 15ean Irakurketa digitalaren klubaren edizio berria abiatuko da, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian. Aukera ona 4. eta 5. mailako umeak irakurketara modu ludikoan gerturatzeko. |
Hola, El 15 de marzo se pondrá en marcha una nueva edición del del club de lectura digital en la Biblioteca Infantil Central. Es una buena oportunidad para que los niños y niñas de 4º y 5º de Primaria se acerquen a la lectura de un modo lúdico. En el siguiente enlace tenéis información más detallada: https://www.donostiakultura. Os agradeceríamos que difundierais la información en las aulas de 4º y 5º. Para ello, además de la información en la web os adjuntamos el cartel que encontraréis al pie de este correo. Tened en cuenta que es gratis, pero que las plazas son limitadas y que es necesario inscribirse. Un cordial saludo, |
Batzuetan gertatzen zaigu ba, ez dugula jakiten zein liburu oparitu, hona hemen aholkutxo batzuk.
Si dudáis sobre qué libro escoger para vuestros hijos aquí tenéis una pequeña ayuda.
LH 1-2-3 antzoki zaharrera joan gara Sagu eta Pagu filma ikustera!
LH 4.mailako ikasleak osasunaren inguruko proeiktua aurkeztu dute gaur LHko gela guztietan. Elikadura osasungarriarekin loturiko jarduera-jolasak egin eta amaieran proposamena: ostiralero hamaiketako osasungarria eramateko konpromezua hartu dugu LH osoak. Zaindu dezagun gure gorputza!
DBH3 mailako ikasleak Bilbon egon ziren atzo. Bertan, Azkue fundazioa eta Arte Ederretako museoan aritu ziren euskara eta artearen inguruan beren jakinmina hasetzen.
LH 4.mailan giza gorputza eta osasuna gaia jorratzen ari gara azken asteetan. Honi lotuta, ikastolako guraso den Oihana Fernández erizaina izan dugu gelan hitzaldia ematen. Gorputza zaintzeko ezinbesteko ditugunak azaltzen, besteak beste: kirola, atsedena eta elikadura osasungarriaren garrantziaz solasean.
Eskerrik asko Sahararrentzako ekarritako guztiagatik!
Guraso horri:
GEHITU elkarteak beste hainbat zerbitzuen artean gurasoentzat sentsibilizazio tailer hau martxan ipini zuen 2017an. Ikastolan ikasturteak dira DBHko ikasleekin tailerrak burutzen dituztela.
Beraz, aukera paregabea da proiektu bera gurasoekin aurrera eramateko.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Estimadas familias:
La asociación GEHITU, ofrece desde 2017 talleres de sensibilización para padres.
La ikastola hace ya unos cursos que en colaboración con ellos ofrece talleres a los alumnos de la ESO.
Nos ha parecido una buena oportunidad realizarlo también con las familias.
Esperando vuestra asistencia,
Zirkularra ikusteko hemen sakatu
Familia agurgarriak,
Marokoren okupazioak bere horretan dirau eta Herri Sahararra behartua dago bere giza eskubideak zapaltzen dituen herrialde baten okupaziopean bizitzera.
Tindoufeko saharar errefuxiatuen bizi-baldintza penagarriek osasun arazo handiak sortzen dizkiete batez ere 5 urtetik beherako haur, emakume haurdun edo bularra ematen ari direnei. Osasun arrisku handian daude.
Horregatik, S.E.A.D.en Lagunen Elkarteak “Piztu Itxaropena” euskal karabana martxan jarriko du eta janaria bildu. Elikagai hauek jasoko dituzte: hegaluze eta sardinak oliotan, azukrea, pasta, arroza eta lekaleak. Konpresak ere bilduko dira.
Parte hartu nahi izanez gero, helarazi, mesedez, elikagaiak zure seme edo alabaren tutoreari Urtarrilaren 22tik 24ra.
Aldez aurretik eskerrak emanez,
Guraso agurgarriok:
Ostiralean, urtarrilaren 18an Ikastolan 15:00etan joko dugun ohiko danborradara gonbidatzen zaituztegu.
Ikasle guztiek danborra ekarri beharko dute eta nahi izanez gero, elastiko zuria, galtza urdinak (bakeroak), mantal zuria eta zapi urdina.
Oharrak:
Bidea libre utzi, ikasle taldeak tutorearekin gelara joan daitezen.
Haurra jaso nahi duten gurasoek, mesedez, gelara hurbildu eta tutoreari jakinarazi.
Ikasleren bat bereak ez diren senideek jaso behar balute, aldez aurretik ohar baten bidez tutorea abisatu behar da.
Eskolaz kanpoko ekintzak betiko ordutegian izango dira.
ONDO IBILI!