“ESKOLA JASANGARRIA” izaten jarraitzen dugu! ZORIONAK GUZTIOI!
Hilabete honetan, lan handia eta arduratsua egin ondoren, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria berretsi digute Eusko Jaularitzaren Ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen eta Hezkuntza sailakoek. Lorpen izugarria, zalantzarik gabe.
Herri Ametsa ikastolak urte asko daramatza konpromiso honekin. Jasangarritasun Hezkuntzaren alde egiten dugu lan, ez bakarrik hezkuntza komunitatean zabaltzeko asmoarekin, baizik eta eguneroko bizitzan ere bai. Helburua da tokiko eta planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza lantzea, jasangarritasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko. Beste alde batetik, ikastolan bertan eta gure udalerrian, ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatzen eta aztertzen saiatzen gara. Irakasle eta ikasleen artean, altenatibak proposatzen ditugu eta prozesuaren bukaeran, udal foroetan ezagutarazten ditugu. Pausoz pauso, aurrera goaz.
Elkarlanaren emaitza da ziurtagiri hau… Indartsu eta gogotsu jarraituko dugu lanean!