Orientazioa

Herri Ametsa ikastolan Orientazioaren helburu nagusia ikasleen auto-errealizazio bidean beraien garapen integrala gauzatzea da. Era horretan, irakasle guztion eginkizuna gure ikasleen orientazioa esparru desberdinetan aurrera eramatea izango da.

Hartu-eman esparruak

Herri Ametsa Ikastolan Orientazioa ez da Orientazio Departamenduko partaideen funtzioa soilik. Eginkizun honetan orientatzailea, laguntza gelako irakaslea, ikasketa burua, tutoreak, irakasleak, familiak eta kanpoko zerbitzuak partaideak gara.

Orientazio Departamenduko partaideak

Gotzone Arbona / Orientatzailea garbona@herriametsa.eus
Igor Rezola / PT irakaslea irezola@herriametsa.eus
Xabier Amilibia / Ikasketa Burua xamilibia@herriametsa.eus
Olatz Maiz / Laguntzailea omaiz@herriametsa.eus
Kristina Alvarez / Laguntzailea kalvarez@herriametsa.eus

Orientazio Departamenduarekin harremanak

Behar bereziak duen ikasle bat Orientazio Departamendura bideratzeko tutorearen parte-hartzea beharrezkoa izango da. Bera izango baita, ikaslea eta bere familia Orientazio Departamenduko kideekin harremanetan ipiniko duena.

Pin It on Pinterest

Share This