23. KORRIKA IRUNDIK BAIONARA, IKASTOLATIK PASATZEN

KORRIKA… GUREGANA IRITSI ZEN!

  1. Korrikak martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara euskararen indarra eraman zuen gure errepide eta bideetatik. Hamar egun horietan, 2.700 km egin ziren eta Herri Ametsa ikastolak ere bere kilometroa egin zuen. Martxoaren 23an gaueko 22:20an Kristina Arbonak lekukoa hartu zuen Macondo biribilgunean. Kristina ikastolako presidentea izateaz gain, ikasle ohia eta ikastolako ama da gaur egun. Berarekin batera, beste Ikastolako ehun bat lagun ere elkartu ziren momentu hunkigarri hau bizitzeko nahian. Euskarak beste behin ere bete zuen gure bihotza.

Igande horretan, martxoaren 24an bukatu zen Korrika Baionan. 2.800 lekuko-aldaketa, 4.900 eramaile eta 11 egun zein 10 gau igaro ondoren, 23. KORRIKAk amaitu zuen bere ibilbidea. Beste behin ere, gure hizkuntzak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu zituen. Emozioa, harrotasuna, euskararekiko maitasun eta babesa izan ziren protagonistak.

 

 

Pin It on Pinterest

Share This