Gurekin hitz egin nahi?
ZALANTZARIK EZ IZAN… ZATOZ GUREKIN!
365 egun
Ate
irekiak
Ameslariak gara, hasiera-hasieratik. Gure txikitasunean helburu handiak lortu ditugu eta ametsen eraikuntzan jarraituko dugu aurrerantzean ere. Komunitatean, egunerokoan, euskaraz eta zuregandik gertu.
Albisteak
23.KORRIKA
KORRIKA... GUREGANA IRITSI ZEN! Korrikak martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara euskararen indarra eraman zuen gure errepide eta bideetatik. Hamar egun horietan, 2.700 km egin ziren eta Herri Ametsa...
SUDADERA BERRIAK
Sudadera guztiak iritsi dira ikastolara: urdina,arrosa, grisa, berdea eta lila. Idazkaritzan dituzue ondo ikusteko! Han llegado todas las sudaderas a la ikastola: azul,rosa, gris, verde y lila. ¡No...
ZIURTAGIRIA IKASTOLAN DUGU!
“ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA IKASTOLAN DAUKAGU! Gure planeta, herria eta ingurumena asko inporta zaigu eta jo eta su ibiltzen gara lanean guri iritsi zaigun ondasun hau zaintzeko eta bere alde...
JOAN MARI IRIGOIEN
Gure irakasle izan zinen; bertako guraso; Kilometrotan eta 50 urteurrenean zureidatziak, gure lema; zure ipuinak, gure gozamena… Aio Joan Mari, zurea eta nirea euskararen bideari eutsiko diogu!
Familia
Handia
Ikastola txikia izanik, familia handia osatzen dugu ikastolako guraso, irakasle, langile zein ikasleek; elkar ezagutzen dugu eta elkarrekin hartzen ditugu erabakiak. Elkarrengandik ikasteko aukera ematen digu gertutasunak, nola lankideengandik hala ikasleengandik; handiek txikiez eta txikiek handiez. Inguruko auzoetako talde eta eragileekin ere harremana dugu Herri Ametsa ikastolan.
Kooperatiba
Elkarrekin hezi
Txikitasunean Handi
Ingurune
Naturala
Gure ametsa
Ingurumenaren arazo larriak direla eta, gizartean duten eragina geroz eta nabarmenagoa denez, gure ikastolak, jasangarritasunarekiko konpromisoa hartzen du kontserbaziorako balioak gure hezkuntzan integratuz. Gure helburua gure ikasleen sentsibilitatea garatzea da eta, komunitate bezala, gizarte eta naturari erantzun bat ematea.
Naturan hezi
Gure kokapenak baliabide paregabeak ematen dizkigu kalitatezko ingurumen hezkuntzan sakontzeko. Horren adibide dira abian jarri ahal izan ditugun hainbat proiektu: Agenda 2030, Baso Eskola, baratzea, urmaela eta gurekin batera bizi den hainbat espezieren babesguneen sorrera.
Ikaslea
Ikaslea, txikitatik hazten ari den bitartean, naturan jolastuz eta ikasiz bizi da gurean. Hala, harreman estu eta osasuntsu bat eraikitzen du hainbat proiekturen bitartez natura landuz, zainduz eta babestuz. Ikasleak naturaren berezko dinamikak ezagutzen ditu lehenik, gero horiek norberarengan duten eragina ulertzeko. Azkenik, ekimen positiboak gauzatuz laguntzen du.
Ikastola Eredua
Ikastola entitate euskalduna da, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta sustapenarekin guztiz konprometitua. Ibilbidea bukatutakoan, geure Curriculum ildoaren arabera, gazte euskaldunak, elanitzak, arduratsuak, autonomoak, kritikoak, solidarioak, ingurumenarekin konprometituak, demokratikoak, parte hartzaileak eta kulturaz ongi jantziak izatea da helburua.
Kulturartekotasuna
Erakunde plurala da, Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso guztiei elkarbizitzarako errespetu osoa agertzen die, inolako diskriminaziorik gabe, edozein maila kultural, sozial, ekonomiko, sexu eta arrazatako gizakiei zabalik dago, edonori aukera bera eskaintzen dion eskola orekatzailea izanik.
Ikastolen Elkartea
Ikastolen Elkarteko kide gara. Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da EHI; europar kooperatiba eredua hartzen du, mugaz gaineko kooperatibak ahalbidetzen dituen eredu europarra. Ikastolen sarea garatzeko eta bertako partaide eraginkor izateko konprometituta gaude.
Komunitatea
Hezkuntza proiektua hezkuntza-komunitateak onetsi eta eguneratua da, ikasleek, beren familiek eta langileek onartuak dituzten gobernu eta funtzionamendu organoen bitartez bere garapenean parte hartuz.